XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Grégoire, entzun. Hamaika aldiz esan dizut ez dudala ezer zure musikaren kontra, baina nire pazienteen belarri printzak hausten segituz gero, ez duzu musikarik gehiago entzungo zeure gelan. Garbi geratu al da?

Denisek lasai hitz egiten du. Ez du ahotsik goratzen. Silaba bakoitza ahoskatuz esaten ditu debekuak.

Ez du erantzun txikienik ere onartzen. Amorragarria da hori, baina lasaigarria, era berean. Grégoirek niri begiratzen dit.

- On egingo lieke zure pazienteei, musikarekin kontatuko balituzte beren gaitzak.

Irribarre egiten dut. Zur eta lur utzi nau Grégoirek. Bai, ama espero nuen.

- Oso garbi hitz egin dudalakoan nago. Inork ez zaitu behartzen Suzannek bezala erantzutera. Urte batzuk noiz pasako itxaron beharko duzu, zeure gela eta zeure bizitza alferrik galtzeko aukera izan arte.

- Suzanne alferrik galtzen ari al da?

- Oraingoz, bai.

- Esango diot. Pozik jarriko da.

- Aski dugu, Grégoire. Gurekin afaldu nahi al duzu, Jonas?

- Eskerrik asko. Nahiago dut etxera joan.

Denisek ilea ukitzen dio Grégoireri eta burua mugitzen du. Ez du semea benaz hartzen. Grégoire erretxindu egiten da.

- Leher eginik nago. Saio gogorra izan dut benetan. Tea egitera noa. Nahi al duzue? Segi lanean. Neuk ekarriko dizuet.

Denise ez da geratzen gure erantzunaren zain. Sukaldera doa.

Saio gogorrak zer esan nahi ote duen galdetzen diot neure buruari. Gaixo batek mehatxatu ote du? Ez